Anterior

Anterior

  • Azken orduko albisteak

16/11/2011  Reala, Azken ordua

Urtebetetze eguna partekatuta

Montanierrek 47 urte betetzen ditu web ofizial berria irtetzen den egun berberan

507 Bisitak |  Iruzkinak
| Batez besteko balorazioa:
Urtebetetze eguna partekatuta

Gaur kointzidentzia polit bat gertatu da. Philippe Montanier entrenatzaileak 47 urte bete ditu Realaren web orri ofizial berria martxan jarri den egun berberan. Entrenatzaile frantziarrak denen zorionak eskertu ditu, baita www.realsociedad.com-ek eman dizkionak ere, eta site txuri urdin berriaren bertute eta ezaugarriak goraipatu ditu: "Zorionak klubari web ofizial berriarengatik, entrenamendua bukatu bezain pronto ikusi dut eta eragin didan lehenengo inpresioa zoragarria izan da, denetik du". Goizeko entrenamendua bukatu ostean, entrenatzaile frantziarrak bere urtebetetze eguna jokalariekin, teknikoekin eta laguntzaileekin ospatu nahi izan du lunch bat eginez Gainditu eraikinako jantokian. Zorionak Philippe!!

  • Azken orduko albisteak