Anterior

Anterior

  •  

03/02/2017  Nagusia, Reala

Etorkizuna eraikiz

Webgune berriaren BETA bertsioa bisitatu ezazu, beta.realsociedad.com helbidean

2695 Bisitak |  Iruzkinak
| Batez besteko balorazioa:
Etorkizuna eraikiz

Estreinatu egin da da gure webgune berriaren BETA bertsio bat, hemendik hilabete batzuetara site ofizial berriarekin amaituta egongo dena eta aro digitaleko azken aurrerapenak integratuko dituena. Kontua da Klubaren digitalizaziorako bidean aurrerapauso bat ematea eta, hala, zaleengandik are hurbilago egotea.

Realzale guztientzako elkargune berri bat, pertsonengana orientatutako webgune bat: horixe ari gara eraikitzen. Etorkizuna eraikitzen hasi gara, denok batera.

Jarraitzailearengandik hurbilago

Hobeto ezagutu nahi zaitugu, gure taldeko kide sentiarazi nahi zaitugu. Familia berekoak gara. Horixe da gure webgune berriko lema nagusietako bat. Gu zugana hurbildu, zu gugana hurbildu.
Webgune berrian badago Fan izeneko atal berri bat, non hainbat azpiatal topatuko dituzun: nobedadeak, lehiaketak, Fam Wall, edukiak deskargatu,"Txikiak" atala...

Nobedadeak eta eduki esklusiboak

Webguneak izango duen diseinuari zuk bakarrik ikusi ahalko dituzun edukiak gehituko zaizkio. Reala non, zu beti han. Munduko edozein bazterretatik, mugikorraren, tabletaren edo ordenagailuaren bidez, azken berriak zuzen-zuzenean jakingo dituzu, elkarrizketa eta erreportaje esklusiboak gozatuko dituzu eta RS Live plataforma deskubrituko duzu, sare sozialetan gure presentzia indartuko duena.

Estatistika gehiago eta informazio xehatua

Ezin konta ahala aukera izango dituzu eskura. Futbola beste modu batera ikusiko duzu. Datu milimetrikoak, informazio xehatua eta istantean eguneratuko diren estatistikak topatuko dituzu. Partida egunean, hala gizonezkoen nola emakumezkoen futbolean, "Match Centre" delakoa estreinatuko dugu, alegia, bai zelai barruan bai kanpoan gertatzen den guztia kontatuko dizun Time Line ezin osatuago bat..

Eman zure iritzia eta parte hartu

Hau abioa baino ez da. Zenbait hilabetean, BETA bertsioa eta egungo webgunea batera egongo dira martxan, eta Kluba, RS Fundazioa, Harrobia, Denda, Sarrerak eta beste atal batzuk mantendu egingo dira. Eraikuntza aldi bat izango da, atal guztiak webgune berrira eraman arte luzatuko dena, non zure kolaborazioa ezinbestekoa izango den. Zure iritzia jakin nahi dugu. Zure laguntza behar dugu denon webgunea eraikitzeko.