Anterior

Anterior

  •  

12/01/2017  Kadetea, Kadete txikia, Easo, Infantila, Infantil Txiki, Gazteak A, Reala, Azken ordua

Zubietako asteburuko golak

69 Bisitak |  Iruzkinak
| Batez besteko balorazioa:

3. Maila: Cultural de Durango 0 - Real Sociedad C 0

Larunbat arratsaldean Tabiran jokatutako neurketa.

Real Sociedad C-k puntu ona lortu zuen etxetik kanpo Cultural de Durangoren aurka, multzoko talderik indartsuenetarikoa. Txuri-urdinek garaipena gertu izan zuten neurketa orekatu batean. Bigarren zatian Celorriok ez zuen asmatu penaltiz eta azken jokaldian atezainak garaipenaren gola saihestu zuen.

Hurrengo jardunaldian Reala C-k Balmaseda hartuko du.

Realaren hamaikakoa:

Garrancho, Ujia, Blasco, Petxarroman, Cayetano, San Miguel, Guevara, El Haddadi, Ceberio, Thior, Celorrio.

Jokatu zuten ere Auzmendi, Sáenz.

Ohorezko Jubenilen Maila: Antiguoko 0 - Real Sociedad 2

Larunbat arratsaldean Berion jokatutako neurketa.

Bigarren zatian erabaki zen partida Aranzabe eta De la Aradaren golekin. Etxekoek beren aukerak izan zituzten, baina sendo agertu zen Ruiz-Zeberio.

Hurrengo jardunaldian Realak Danok Bat hartuko du.

Realaren hamaikakoa:

Ruiz-Zeberio, Elosegi, De la Arada, Obeso, Calvillo, Cárdenas, Rementeria, Escarpit, Aldasoro, Mentxaka, Veiga.

Jokatu zuten ere Gabilondo, Zubimendi, Aranzabe, Lucbert.

Golak: 0-1: Aranzabe, min. 64; 0-2: De la Arada, min. 72.

Jubenilen Nazional Liga: Easo 2 – Loyola Indautxu 2

Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa.

Bina berdindu zuen Easok neurketa gogor eta fisiko batean. Kanpokoek etekina atera zieten txuri-urdinen akatsei eta horrei esker lortu zuten berdinketa azken minutuetan.

Hurrengo jardunaldian Easok Arenas Clubi egingo dio bisita.

Realaren hamaikakoa:

Gelbentzu, Carbonell, Revilla, Arruabarrena, Cantero, Uriarte, Regil, Hernández, Garrido, Koprivnik, Lobete.

Jokatu zuten ere Recio, Sanchez, Zoilo, Aguirre.

Golak: 1-1: Lobete, min. 51; 2-1: Aguirre, min. 83.

Kadeteen Euskal Liga: Ariznabarra 0 - Real Sociedad 6

Larunbat goizean San Martinen jokatutako neurketa.

Kosta egin zitzaion Realari asmatzea, baloia berea zen eta aukerak ere erraz egiten zituen, baina ate aurrean asmatu gabe. Bigarren zatian ate aurrean finago ibili ziren txuri-urdinak.

Hurrengo jardunaldian Realak Danok Bat hartuko du.

Realaren hamaikakoa:

Marrero, Tijero, Pacheco, Rodríguez, Muguruza, Zubillaga, Barrenetxea, Magunazelaia, Teijeira, Bocard, Ruiz.

Jokatu zuten ere Santos, Gurrutxaga.

Golak: 0-1: Bocard, min. 15; 0-2: Santos, min. 45; 0-3: Bocard, min. 49: 0-4: Barrenetxea, min. 50; 0-5: Bocard, min. 58; 0-6: Magunazelaia, min. 70.

Ohorezko Kadetea: Real Sociedad 5 – Bergara 1

Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa.

Partiduari ongi ekin zioten txuri-urdinek eta 7. minutuan markagailuan aurre hartu zuten. Jokoaren kontrola eduki zuten eta pixkanaka gol gehiago iristen joan ziren. Bergarak bere gola egitea ere lortu zuen partiduaren amaierara 5-1ekoarekin iritsiz.

Hurrengo jardunaldian Realak Urkiri egingo dio bisita.

Realaren hamaikakoa:

Ballesta, Elkorobarrutia, Zeberio, Gastesi, Azurmendi, Turrientes, Ortiz de Guinea, Almandoz, Agote, Dadie, Marcos.

Jokatu zuten ere Ruiz, Telletxea, Karrikaburu.

Golak: 1-0: Agote, min. 10; 2-0: Marcos, min. 15; 3-0: Marcos, min. 30; 4-0: Marcos, min. 33; 5-0: Ortiz de Guinea, min. 47.

Infantila (1. Kadetea): Tolosa 3 - Real Sociedad 0

Larunbat goizean Usabalen jokatutako neurketa.

Partida hasi bezain pronto aurreratu zen Tolosa penalti baten bidez. Realak partidaren erritmoa eraman zuen, baina kosta egin zitzaion aukerak sortzea. Atsedenaldira iritsi baino lehen sartu zuten 2-0ekoa.

Bigarren zatiak lehenengoaren dinamika eraman zuen. Saiatu arren, ez zen gola iritsi Zubietakoentzat eta denbora gehigarrian iritsi zen 3-0ekoa.

Hurrengo jardunaldian Realak Vasconia hartuko du.

Realaren hamaikakoa:

Arrese, Pascual, Barandiaran, García, Agote, Vitoria, Manterola, Garzón, Amigot, Lizaso, González de Heredia.

Jokatu zuten ere Zabala, Marín, Bengoa, Taillefer.

Infantil Txikia (Ohorezko Infantila): Real Sociedad 5 – Euskalduna 0

Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa.

Oso nagusi izan ziren txuri-urdinak partida osoa zehar, baloiaren jabetza bereganatuz eta aukera garbirik eskaini gabe kanpokoei.

Hurrengo jardunaldian Realak Beasaini egingo dio bisita.

Realaren hamaikakoa:

Olasagasti, Álvarez, Iturrioz, Arratibel, Jiménez, Arozena, Zubelzu, Letamendia, Orobengoa, Gibelalde, Gaztelumendi.

Jokatu zuten ere Beitia, Lete, De Moraes, Gourmat.

Golak: 1-0: Gaztelumendi, min. 3; 2-0: Gaztelumendi, min. 26; 3-0: Gaztelumendi, min. 30; 4-0: Orobengoa, min. 31; 5-0: Gourmat, min. 33.