Anterior

Anterior

  •  

12/01/2017  Reala, Azken ordua

Aurrerapauso handia Kopan (1-1)

203 Bisitak |  Iruzkinak
| Batez besteko balorazioa:

Ilusioak piztuta jarraitzen du Errege Kopan. Reala final laurdenetarako sailkatu da Villarrealen aurkako kanporaketa mendean hartu ondoren. Anoetan lortutako emaitza gaur berretsi da Estadio de la Ceramican. Txuri-urdinek abaintaila mantendu dute aurkari garrantzitsu baten aurka. Mikel Oyarzabalen golak etxeko taldea desaktibatu du. Villarreal lehen zatia amaitzear zegoenean berdindu du.

Eusebiorenak ez zuten emaitzarekin espekulatu nahi eta lehen minututik frogatu dute. Ez da izutu aurkariaren hasierarekin eta kontraeraso batean Oyarzabalek lehen gola sartu du jaurtiketa gurutzatu baten bidez. Villarreal gora joan da eta arriskua eraman du gipuzkoarren atera, baina kanpokoak sendo ibili dira defentsan. Falta baten aldaratzean, lehen zatiko azken jokaldian, Sorianok markagailua orekatu du.

Villarrealek bi gol behar zituen kanporaketa berdintzeko eta bigarren zatian partida estutu du. Aldiz, txuri-urdinen atera iristea asko kostatu zaio. Reala ez da atzean gordeta gelditu eta neurketa lokartu du. Heldutasunez jokatu du eta ez du sufritu. Pauso handia da Errege Kopan. Final laurdenetara iritsi da taldea. Hurrengoaren bila.

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: S. Asenjo, Rukavina, Álvaro, Víctor Ruiz, J. Costa, Bruno, Rodrigo, S. Castillejo (J. Dos Santos, min. 69), Soriano (M. Trigueros, min. 78), Santos B. (Pato, min. 61, Sansone.

Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Aritz, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Canales (Granero, min. 71), X. Prieto, Zurutuza (Gaztañaga, min. 83), Oyarzabal, Willian J. (Juanmi, min. 46).

Gola: 0-1: Oyarzabal, min. 15; 1-1: Sansone, min. 45.

Epailea: Fernandez Borbalan. Txartel horia erakutsi die etxeko S. Castillejo, Santos B. eta Víctor Ruiz, eta kanpoko Willian J., Juanmi, Illarra eta Gaztañaga. Txartel gorri zuzenarekin egotzi du Sansone 89. minutuan.