19/11/2011
Nagusia, Reala, Azken ordua, Lagunarteak
Musti Taldea lagunarteak Xabi prieto eta Larraitz Lucas saritu ditu
Musti Taldea Lagunarteak 2010-11 denboraldiko "Taldekide onena"-ren saria eman zion Xabi Prietori. Sari hau orain dela lau urte ezarri zen gure oroitzapenetan beti leku berezia izango duen Musti Mugika zituen giza baloreen omenez, futboliztikoaz gain. Sari berbera eman zioten Superligako nesken taldeari. Larraitz Lucas kapitaina izan zen saritua "Taldekide onena" bezala. Urola KE taldearen partez Alex Aristi izan zen saritua. Sarien eskura ematea atzo izan zen Urretxun. Realaren izenean Nekane Soria kontseilaria izan zen, sarituak, Liassine Cadamuro eta Larraitz Lucaseren taldekide batzuez gain.