2009ko irailaren 9an, Realak bere mendeurrena ospatzen zuen egunean, Realaren Museoa inauguratu zen.
Museoan erakusten den bilduma, Realaren fondoetatik eta pribatu edo erakunde bildumetatik dator.
400 metro karratuko toki batean, eszenografi berriaren bidez, Realaren historia kontatzen saiatzen da
Futbolak betetzen du leku haundiena, baina Realaren beste kirol sailek ere badute bere lekua
Realak jokatu zuen hiru zelaien berregitearen bidez, eta ikus-entzunezko materialak erabiliz, klubaren historia adierazten da.
Museoa hondoko ataletan egituratuta dago
Zaletasunaren aldapa
Garai guztiko zaleen argazki-mosaiko haundi bat. Realaren historiaren hasieratik Mendeurrenaren partida arte
Realaren ereserkiak
Gure historian zehar zaleek kantatzen dituzten ereserkien partiturak eta grabaketak
Zaletasunaren tokia
Txartelak, sarrerak, kromoen bildumak, merchandising eta Realarekin zerikusia duten gauzak. Toki hau bizia dago eta zaleek gauzak ematen jarrai dezakete
Reala Europan
Partiden programak eta sarrerak, Realaren aurka Europan jokatu duten taldeen oroimenak etab.
Garaikur-aretoa
Pentagonal-forma dauka, baloien josketa gogoratuz. Realak lortutako garaikur garrantzitsuenak erakusten dira