Gaur eguerdian sinatu da Realak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lortu duten akordioa. Miguel Fuentes eta JOxe Juan Gonzalez de Txabarri izan dira akordioa sinatu dutenak Anoetan.
Hitzarmena publizatarioa da eta ondorioz Gipuzkoaren irudia Realak dituen euskarri publizitarioetan agertuko da. Kamisetan, Anoetako markagailuan, Prentsa Aretoan, etabar... Horren truke Realak bi miloi euro jasoko ditu akordioak dituen hiru urte bakoitzean.
Sinatu ondoren, Fuentesek, zera adierazi du. "Reala eta Diputazioaren artean akordioak sinatzea ona da Diputazioarentzat, Realarentzat ega Gipuzkoarentzat". Aurrerago, Realeko Presidenteak, klubak bizi duen egoera aipatu du. "Reala oso momentu garrantzitsuak bizitzen ari da. bere etorkizuna jokoan dagoen unean Diputazioak Realarekin elkar lana egin nahi izatea estimatzeko da, zalantzarik gabe eta horrela egin behar dut realko Presidente bezala".
Joxe Juan Gonzalez de Txabarrik, bere aldetik, Reala Gipuzkoarentzat oso inportantea dela azpimarratu du. "Reala, gainera, enpresa bat da Gipuzkoako Foru Aldundian zargak ordaintzen dituena. Eta horregatik gure ardura re bada enpresa honek bere egonkortasuna lortzea. Eta horretarako guztiok lagundu behar dugu".
Akordio hau une hauetan sinatu izana ere garrantzitsua da Diputatu Nagusiarentzat. "Hitz asko esan daitezke realari buruz. Guztiok gara realzaleak, bainan orain ekintzen momentua da, Realarekin egoteko momentua. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldeundiak egin du apostu hau orain. Realak behar duelako".